Zarautzen kokaturik gaude, gure herria eta herritarrak hainbeste deskribatzen dituen itxaso eta zelai berde ikusgarriz inguraturik. Honi esker, gure lurretan kalitatezko produktuak dira nagusi; kanpokoentzat ere gure elikadura hain ezagun eta garrantzitsu bilakatuz.
DOMIKO betiko denda tradizionala da haragietan espezializatua.
Tradizioa
Konfidantzazko zure denda
Gertutasuna eta profesionalen aholkua eskeintzearen aldekoak gara. Iñigo, gure harakinak, pertsonalki lagunduko dizu behar duzun produktua aukeratu edo eta nola prestatu aholkatu ahalko dizu. Horregaitik, Domiko 1989-tik zure konfidantzazko denda da.
Ostalaritza, erretegi eta sagardotegietarako zerbitzua eskaintzen dugu.
Eskaria telefono edo whatsapp bidez
t. 943130815
m. 630 465 960.
Iñigok, gure harakina, pertsonalki harturiko eskaerak
Dendako ordutegia:
Egunero, jai egunak barne: 9:00-20:00
* Udan ordutegi zabalagoa.
Kalitatezko haragiak
Haragian espezializatutako taldea gara. Haragirik onena lortzea da gure helburua; animalien arraza eta kalitate onari garrantzia emanaz lortzen dugularik gure nahia. Aurrez ondo aukeratutako jakiak eskeintzen ditugu, hauek egunero gure harategian prestatu eta ontziratuz.
Gure produktuak
Konfidantza osoa dugu gure inguruko ekoizleekin, horregatik, gure marka propiorako aukeratu ditugun elikagaiak ingurukoek landutakoak dira. Dazta itzazu Gipuzkoan eginiko gure Barrikote sagardoa edo eta bertako ardiekin ekoitzitako Domiko gazta artisaua.
Eta azkoz gehiago…
Gure janari denda tradizionalean kalitate handiko produktuak aurki ditzakezu, beste hainbaten artean, Lerin-eko (Nafarroa) kontserba ezagunen aukera zabala; era askotariko fruta eta barazki freskoak, denboraldian ekarritako honttoak barne; gure baserrietako esneki artisauak edo eta Kordobako gure lagunek ekoitzitako kalitate goreneko olio oliba estra.