Skip to main content

Txahal azpizuna Nafarroako zainzuriekin

By 13/05/2019No Comments
solomillo de ternera

Gaurkoan txahal azpizuna Nafarroako zainzuriekin sukaldatzea dagokigu. Errezeta honekin, zainzurien sasoiari ongi etorria emango diogu. Euskal gastronomiako altxor preziatuenetako bat.

Txahal azpizuna gure etxeetan gehien kontsumitzen den haragia izanik, kalitate handiko haragia da. Haragia sukaldatzeak ez du zailtasun handirik , hala ere, zenbait trikimalu luzatzen dizkizugu errezeta gozoa lor dezazun!

  • Prestaketa denbora: 30 min.
  • Zailtasuna: Erraza.
  • Sasoia: Zainzuriak, Martxoaren amaieratik – maiatzaren erdialdera eta Txahal azpizuna, urte osoan zehar.

4 pertsonarentzat osagaiak

  • 4 txahal azpizun xerra, 200 gr koa bakoitza.
  • 300 gr zainzuri verde
  • 1l olio oliba
  • Gatza

Prestatzeko era

  1. Txingarrak pizten hasi zaitez.
  2. Su bizia lortzen dugunean, oliba olioa jarri ontzi batean eta 70 º tan berotu.
  3. Zainzurien punta sartu ontzian eta 5 minutuz sukaldatu. Ondoren, ontzitik atera eta eskura eduki.
  4. Haragia sukaldatzeko momentua heldu da. Ipini haragia parrilan eta ikusi nola aldatzen den kolorez. Gogoan izan, haragia hozkailutik kanpora ateratzea gutxienez ordubete lehenago.
  5. 3 min pasa ostean, haragiari bira eman eta gatza gehitu. Haragia 2 minutuz sutan utzi.
  6. Bukatzeko, haragia sutatik kendu eta zainzuriak 30 segundoz parrilan eduki.

Zainzurien garaia ez bada, lasai! Sasoiko produktuak erabili haragia languntzeko. Entsalada berde bat beti izango da aukera ona! Gainera freskotasuna emango dio gure platerari!

Bikaintasunaren aldera…

  • Haragiak epel egon behar du, horregatik atera hozkailutik sukaldatu baino gutxienez ordubete lehenago, horrela xamurragoa geratuko zaizu!
  • Haragia mimatu ezazu
  • Haragia platerean duzula, utzi minutu batzuk …koxka egin aurretik!

On egin!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad