Skip to main content

Baserriko oilasko gisatua patata gozo purearekin

By 13/06/2019No Comments
Pollo guisado de caserío con puré de boniato

Gaur zarauztik ekartzen dizugun errezeta, jatorrizko baserriko oilasko gisatua da patata gozo purearekin. Oilaskoa da gehien gisatzea gustatzen zaigun haragia Domikon, bere haragia xamurra da eta oso egokia da edozein saltsarekin.

Osagaiak 8 lagunentzat

Guisatuarentzat:

  • 2 kg tipula
  • 2 piper berde
  • 2,5 kiloko baserriko oilasko bat, zatitxoak eginda
  • Baratzuri buru bat
  • Ezkai zati bat
  • Jerezko ardo botela bat
  • 100 ml Brandy
  • 0,5 L ura

Purearentzat:

  • 300 g patata gozo
  • 50 g gurin
  • 100 ml krema likidoa
  • 8 datil lehor ezurgabeak
  • 1 mandarina

Oilasko gisatuaren errezeta urratsez urrats

Sukaldatzen hasi aurretik, urbildu zaitez zure konfidantzazko harategira oilaskoa erostera. Plater hau goxoa izan dadin garrantsitsuena baserriko oilasko eder bat erostea da. Oilasko arruntekin alderatuz, baserriko oilaskoak kanpoan hazten dira eta berain elikadura naturala eta zerealetan oinarritua dago.

  1. Has zaitez tipula eta piperra sueztitzen tenperatura baxuan 3 orduz.
  2. Oilaskoari bota gatza eta piperra, ondoren gehitu olioa, baratzuria eta ezkaia. Sartu ezazu hozkailuan tipula eta piperra sukaldatzen den bitartean.
  3. 3 orduak pasa ondoren, atera oilaskoa hozkailutik eta kazuela batean ipini haragia gorritzen.
  4. Oilaskoa ondo gorrituta dagoenean, ahal den koipea kendu. Gehitu kazuelan tipula eta piperra, jerezko ardoa, brandya eta ura. Utzi dena su baxuan gisatzen.
  5. 2 orduak igaro ondoren, saltsa fina badago atera oilaskoa eta utzi saltsa sutan loditu arte.
  6. Ondoren ipini berriro oilaskoa kazuelan eta irakin dena batera 15-20 minutuz.

Patata gozo purearen errezeta urratsez urrats

  1. Hasi gaitezen patata goxoak xerratan mozten, 2 zentimetroko lodieran.
  2. Jarri xerra hauek kazuelatxo batean urez tapatuak eta gurinarekin. Sukaldatu dena batera ura xurgatu arte. Patata gozoa bakarrik gelditu behar zaizu.
  3. Gehitu krema likidoa eta utzi beste 10 minutu sukaldatzen.
  4. Ondoren birrindu dena eta gehitu datilak zatituta, dena nahastu eta azkenik mandarina birrindua gehitu.

Zerbitzatu ezazu baserriko oilaskoa purearekin batera eta gozatu. On egin!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad