Jende askok ez ditu ezagutzen Whatsapp bidez janari erosketak egitearen onurak.
Denbora aurreztu
Whatsapp bidez erosketak egitearen beste onura bat denbora aurreztearena da. Dendara joan eta produktuak hartzen ibili, ordaintzeko hilera egin eta azkenean etxera itzultzeko denbora aurrezten duzu. Gaur egungo bizitza zoramen bat da eta zaila da egin behar guztiak egiteko denbora aurkitzea eta erosketa egitea horietako bat da, batazbeste astean bi ordu ematen ditugu hortan, aldiz Whatsapp bidez 20 minutuan egina daukazu. Horrek hilabetean 7 orduko aurrezpena suposatzen du.
Erosotasuna
Whatsapp bidez erosketak egitearen onurarik garrantsitsuena erosotasuna da. Ez daukazu dendara joan eta hilera luzerik egin beharrik. Eser zaitez lasai zure mugikorrarekin eta klik gutxi batzukin zure erosketaz goza ezazu. Egin erosketa nahi duzunean eta jaso ezazu ahal duzunean.
Gastuaren kontrola
Erosketa Whatsapp bidez egiten duzunean gastuaren kontrol haundiagoa duzu. Erosketa gune haundietan erosten duzunea trikimailu asko erabiltzen dituzte erosketa estimulatzeko, aldiz Whatsapp bidez erosten duzunean zeuk erabakitzen duzu zer erosi eta zer ez.
Muskulu eta bizkarreko min gutxiago
Erosotasun hau bereziki garrantsitsua da jende helduarentzat bai eta bizkar edo belaunetan lesioak dituztenentzat. Beraientzat erosketa Whatsapp bidez egitea lasaitasun eder bat da.