Domiko-n haragiaz jakiteaz gain, zuretzat onena daukagu. Gainera, asko gustatzen zaigu errezetarik onenak zurekin partekatzea, gonbidatuekin kalitatezko jaki goxoak janez goza dezazun.
Laster uda bukatzen den arren, badakigu ezin duzula oraindik parrilada edo eta barbakoetaz ahaztu, ezbaitago arrazioirik horrelako momentu ederrak alde batera uzteko, ezta eguneroko presaren aitzakiarik ere.
Gaurkoan, errezeta azkar, erraz eta goxo batekin gatoz: oilasko errea.
Osagaiak
- 4 oilasko bularki (gonbidatuen araberako kantitatea)
- Limoi 1
- 2 goilarakada handi soja saltsa
- 2 goilarakada handi mostaza
- 2 baratxuri ale
Tresnak
- Parrila edo barbakoa
- Ikatza
- Labeko papera
Pausoak
Zaporea eman
- Soja saltsa limoi zukuarekin, mostazarekin eta baratxuri txikituarekin nahastu.
- Oilasko bularkiak saltsarekin ondo igurtzi
- Gutxienez orduerdiz bularkiak saltsetan bustitzen utzi
Oilaskoa sutara!
- Parrila edo barbakoan ikatzari su eman eta zuritu arte utzi; kolore hauxe hartzean baitago punturik onenean.
- Parrilan labeko papera jarri
- Bularkiak papelaren gainean jarri, kontuz erre gabe!
- Alde bakoitzetik 7 minutuz errez, datatzeko prest daude!
Goarnizioarekin hobeto!
Ez dugu geure burua engainatuko, oilasko on bat beti da ederra parrilan, baina beti da hobea goarnizio on batekin. Zer hoberik patata erre batzuk baino? Jakin nahi duzu nola egiten diren?
Osagaiak
- 4 patata
- Oliba olioa
- Erromeroa
- Gatza
- Gustuko espeziak
Pausoak
- Uretan ondo garbitu patatak
- Sardezka batekin zulotxo batzuk egin patatei
- Aukerakoa: patatak mikrouhin labean 7 minutuz berotu sutan jarri aurretik
- Patatak lehortu eta erditik moztu
- Oliotan busti
- Patatak nork bere gustora goxatu: gatza, piperra, erromeroa…
- Aluminiozko papelean bildu
- Sutara! Parrilan 30-35 minutuz erre, noizean behin buelta emanez, azala iluntzen hasi arte
- Aukerakoa: Aluminiozko papera kendu eta 5-10 minutu gehiagoz utzi parrilan azala kurruskari geratu dadin.
Hain erraz prest izando duzu kategoriko jakia. Errezeta goxoa eta betikoa izan arren, modatik inoiz pastasen ez den eta osagaiei zuere ukitua emanez, desberkin egin daitekeena.