Skip to main content

Arkume txuletak xirmendura

By 13/05/2019No Comments
chuletillas de cordero

Eguraldi ona gainean dugu eta kuadrilarekin bazkariak egitea gustoko izaten dugu. Guztiok gozatu dezagun arkume txuletak xirmendura presta ditzakezu. Aho bete hortz utziko dituzu!

Nahiz eta errezeta erraza dirudien, irizpide jakin batzuk jarraitu behar dira. Post honen bitartez, zenbait trikimailu luzatuko dizkizugu errezeta gozoa lortzeko

  • Prestaketa denbora. 1 ordu 15 min.
  • Zailtasuna. Erraza.
  • Sasoia. Martxoa- apirila.

Barbakoa prestatzen

  • 5kg xirmendu.
  • Su bizia eta zuzena parrilan edo barbakoan.
  • Zuzeneko egospena.
  • Txingarrak 200 C
  • Haragi pintzak, gomendagarria litzateke txuletentzako kaiola erabiltzea.

4 pertsonarentzat osagaiak

  • 24 esnezko arkumearen txuletak
  • Ogia
  • Gatza

Prestatzeko era

  1. Zure ohiko harategira hurbildu zaitez haragia erostera. Kalitatezko produktua erostea ezinbesteko izango da. Iñigo, gure harakinak, haragiaren kolorean erreparatzea gomendatzen du beti, arroxa kolorekoa eta gantza zurizka.
  2. Haragia hozkailutik atera ordu bete lehenago behintzat.
  3. Xirmendu txingarrak prestatu. Gogoan izan zuri- zuriak egon behar dutela, inoiz ez garrekin. Gogoratu sua begi bistatik ez galtzea.
  4. Behin sua prest dagoenean eta parrila berotu denean, txuletak sartzeko ordua da. Alde bakoitzetik 3 min edukitzea nahikoa izango da. Kuadrilan asko bazarete, haragi kaiola erabiltzea gomendatzen dizuegu, horrela haragi kantitate handia aldi berean bira ematea posible izango duzue.
  5. Gatza gehitzeko garaia da. Nahiz eta teoría anitz egon, gure gomendioa gatza haragia erre ondoren gehitzea da. Horrela haragiak ez ditu bere zukuak galduko eta xamurragoa egongo da.
  6. Haragia epeltzen uzten duzun bitartean, ogi xerra batzuk xigortu.

¡ Eta… bapo- bapo bazkaltzera!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad