Oilasko Yakitorisak

By 13/05/2019No Comments
yakitoris de pollo

Beste kultura batzuen kutsua errealitatea da gure gizartean eta baita gure plateretan ere.

Domikon badakigu janari asiarra pil- pilean dagoela hori dela eta Japoniako plater esanguratsuenetako bat dakarkizuegu oraingoan.

Yakitoriak, oilasko brotxetak parrilan eginak eta Yakitori saltsarekin lagunduak dira. Ez egin zalantza eta ausart zaitez oilaskoarekin plater ezberdin bat prestatzen.

  • Prestaketa denbora. 30 min
  • Zailtasuna. Tartekoa
  • Sasoia. Urte osoan zehar.

Barbakoarako erregaia eta herramintak

  • Koko ikatza. Hau lortzeko zailtasunak badituzu, artadi ikatza ere erabili dezakezu.
  • Gas sopletea.
  • Robasta japoniarra.
  • Hegosketa sistema zuzena.
  • Brasak 260º- 300º

4 pertsonarentzat osagaiak

  • Hezurgabetutako burlakia kilo erdi
  • Piper gorri 1
  • Piper berde 1
  • 2 tipula
  • Brotxetatarako makilak
  • Yakitori saltsa

Prestatzeko era

  1. Sua piztu. Ikatzarekin piramide bat sortu eta barrenean sopletearekin sua eman. Ikatzak 8 – 10 minutu beharko ditu pizteko eta ez du kerik botako.
  2. Brasak zabaldu eta parrila ipini gainean berotzen has dadin.
  3. Oilasko, piper eta típula brotxetak egin Yakitoriak sortuz.
  4. Brotxetak uretan sartu minutu batzuz. Modu honetan, haragiak suaren tenperatura hobeto jasango du eta haragi mamitsuagoa lortuko duzu.
  5. Haragia sutan ipini aurretik, ziurtatu brasak prest daudela. 7 segunduen irizpidea jarrai ezazu! Alegia, eskua su gainean ipini eta sei segundu baino lehen kentzen baduzu, iada sua prest izango duzu!
  6. Azkenik, haragiari buelta batzuk eman Yakitori saltsarekin bainatzen duzun bitartean. Urre kolorea hartu behar dute.

Ziur gaude batek baino gehiagok errezeta eskatuko dizula!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad