Skip to main content

Txingar sukaldaritzaren teknikak

By 10/09/2019No Comments
barbacoa

Gustuko dugu txingarra sukaldean. Berdin du Zarautzen familiarekin hondartzatik gertu edo kuadrilarekin soziedadean. Gehien gustatzen zaiguna geure ingurukoekin Euskal sukaldaritzaz gozatzea da.

Ikatza ala egurra?

Domikon argi dugu haragiarentzat onena ikatza dela. Ikatzak janariari usain zein gustua aldatzen dio, hoberuntz noski. Arte egurra munduko jatetxe onenetariko batzuen hautua da (Etxebarri jatetxean esaterako), baina mota desberdinetakoak aurki ditzakegu.

Barbakoa edo parrila?

Bien arteko desberdintasuna argia da: barbakoak tapa edo estalkia du eta parrilak ez. Ala, barbakoak labearen eginkizuna egiten duela esan dezakegu. Beraz, sukaldatu behar dugunaren eta lekuaren arabera, bata edo bestea aukeratuko dugu.

Kontuz erre gabe!

Heldu da unea… sua piztu behar da. Garrantzitsuena, piskanaka indarra hartuz piztea da, presarik gabe. Pazientziarekin, guztia goxoagoa izango da. Pinaburu edo egur ezpalak erabili ditzakegu laguntzeko. Suak oxigenoa behar du; bestela keak ez dizu arnasten ere utziko!
Txingarrak prest noiz dauden jakiteko trikimailuak ez du sekula hutsegiten: 7 segunduren araua. Jarri eskua, kontu handiz, parrilatik 10 zentrimetrora eta itxaron 7 segundu; erre zara? Hala bada, oraindik ez dago prest.

Haragia txingarretan-errezetarik onenak

Txingarrak kontrolpean dituzunean, momenturik onena dator, haragia prestatu. Ez dira elikagai guztiak denbora berean egiten, ezta indar berdinarekin ere. Aurretik erakutsi dizkizugu gure txingar errezeta gustukoenak: oilasko bularki errea, arrume txuletatxoak xirmendutan, txahal azpizuna nafarroako zainzuriekin, eta nola ez, txuleta. Bota iezaiozu begiratu bat!

On egin!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad