Udazkena heltzear da, eta honekin batera, baita opor osteko lasaitasuna eta jatordu sendoak ere. Hilabete hauetan prestatzea gehien gustatzen zaigunetariko bat antxumea labean da. Errezeta sinple honetan garrantzitsuena haragiaren kalitatea da eta horregaitik, haragi xamur eta fina gomendatzen dizugu.
Osagaiak
- Esneko antxumea (10kg)
- 1.5 litro ur
- Litro erdi ardo txuri
- Tipula 1
- 4 baratxuri ale
- 100 gr. uraza (lagungarri)
- Gatza
Prestaketa
Lehengo eginbeharra antxumea erdibitzea da, gutxigorabehera hirugarren saiheskitik. Erdi bakoitzetik lau zati aterako ditugu, bakoitza bere besondoarekin.
Antxume zatiak ontzi batean jarriko ditugu (hobe buztinezkoan, zaporean nabarituko duzu), ur apur baten gainean. Sartu labean 100Cº-tan 105 minutu. Usain goxo-goxoa nabarituko duzue!
Beste ontzi batean, labean ur minerala, ardo txuria, baratxuria eta tipula sartuko ditugu. Utzi egozten, irakitera iritsi gabe, puntu hau oso garrantzitsua da!
Unea iristean, atera antxumea ontzitik eta nahasi bigarren ontzian prestatu dugun saltsarekin. Sartu antxumea berriro ere labean eta utzi beste 15 minutuz beste aldetik, saltsarekin ondo bustiz.
Orain bai, atera labetik eta zerbitzatu gustukoen duzuen goarnizioarekin. Ikusten? Errezeta erreza da eta sekretu bakarra haragi ona erostean datza. Domikon, 1989-tik haragian adituak izanik, nahi duzunean badakizu hemen gaudela zuri produkturik onena eskeini eta prestatzen laguntzeko.