Domikon, berriro ere errezeta goxo eta tentagarri batekin gatoz: txerri saiheski erreak garagardoarekin. Hartu arkatza eta papera, ziurrenik probatu nahi duzun horietakoa izango da eta.
4 Pertsonentzat osagaiak
- 2 kilo txerri saiheski* Baratxuri buru bat
- 2 lata garagardo
- Goilarakada bat piper gozo
- Oliba olio birgina
- Piper beltza
- Oreganoa
- Gatza
Errezeta pausoz pauso
Errezetarekin hasi aurretik, botaiozu begiratu bat ondorengo artikulu honi: Laberako haragiaren trikimailu eta gomendioak. Bertan haragia beti bere puntuan egitearen sekretuak kontatzen dizkizugu.
Hasteko prestatu haragia goxatzeko gozagarria. Horretarako, txikitu baratxuri aleak, gehitu piper gozo goilarakada bat, gatza, piper beltza eta oreganoa nork bere gustura eta ongi nahasi. Osagaiak ondo nahasirik daudenean, gehitu oliba olioa eta saltsa guztia berriz nahasi bat egin arte.
Ondoren, saiheskiak gozagarriarekin igurtzi. Gutxienez bi orduz utzi saltsa barneratu dezan.
Labea 180º-tan berotzen jarri goitik eta behetik.
Jarri saiheskiak labean, bere saltsa gozoarekin eta garagardoarekin labeko ontzi batean eta erre 45 minutuz. Kolorea tostatu eta garagardoa lurrundutakoan egina dagoela konturatuko zara.
Bi truku emango dizkizugu txerri saiheskien errezeta arraskatatsua izan dadin. Haragia bi aldeetatik ondo egin dadin, denboraren erdian (+-20 minutu) buelta eman. Gainera, kurruskari geratzea nahi baduzu, azken bost minututan grill erara aldatu labea.
Garnizioa
Saiheski hau benetan goza dezazun, onena entsalada fresko batekin jatea izango da. Aldiz, garnizio bero bat nahiago baduzu, ez dago labean eginiko patata batzuk baino ezer hoberik. Aukera gehiago nahi badituzu, botaiozu begiratu bat ondorengo artikulu honi: Domikoko haragiarentzat lagungarriak.
Eta orain bai…badakizu noiz prestatuko duzun? Ziur gaude ez zarela damutuko!