Oilaskoarentzak osagarri goxo-goxoak

By 20/10/2019No Comments
Guarniciones para pollo

Errezeta goxo-goxoen beste artikulu batekin gatoz. Oraingoan, oilaskoarentzat osagarri desberdin eta osasuntsuak ditugu. Normalean patata frijitu edota piper gorriekin jaten dugu baina gaur benetan goxoak, desberdinak eta osasuntsuak diren hauekin probatzea nahi dugu. Ausartzen zara?

Ozpina ondutako azalorea

Osagaiak:

  • Azalore fresko bat
  • 2 tipula
  • Piper beltza gustura
  • Oreganoa gustara
  • Gatz pittin bat (espeziekin ez da beharrezkoa)
  • Soja (aukerazkoa)
  • Ura
  • Ozpina

Errezeta:

Azalorea adartxotan moztu eta ontzi batean 20 minutuz egosi. Hau prest dagoenean, tipulak juliana erara moztu eta ontzi hermetiko batean biak nahasi. Ontzia ura eta ozpinarekin nahasi (ozpin parte bat 3 parte urentzat), ontzia itxi eta sartu hozkailuan egun batzuez. Astebete itxarotea gomendatzen dizugu.

Ikusiko duzu zer gutixi!

Tomate entsalada yolkcream-arekin

Osagaiak:

  • Tomatea zatitxotan
  • Tipula erdi bat tiretan moztua
  •  Tipula ¼ raiatuta
  • Errukula pixka bat
  • 2 arrautza egosi
  • 4 goilarakada mahonesa
  • Gatz pittin bat

Errezeta:

Nahasi bol batean tomate txikitua, tipula tiretan, errukula eta aurrez egositako arrautza txuringoa. Ez bazara errukula zalea, beste uraza desberdin batekin egin dezakezu.

Errezeta honen berezitasuna saltsa da. Hasi arrautza gorringoak birrintzen eta nahasi tipula laurden raiatuarekin eta mahonesarekin. Amaitzeko, nahasi dena ondo, gehitu gatz pittin bat eta….

Listo! Entsaladaren saltsa goxo hau prest!

Leka berde, menda eta rabanito entsalada mostaza ozpin-olioz

Osagaiak:

  • 200gr. leka berde
  • Laminetan moztutako rabanito eskukada bat
  • Menda fresko pixka bat
  • Ozpin-olioarentzat: oliba olioa, Ozpin xuabea, gatza, piper beltza eta mostaza
  • Ur pittin bat

Errezeta:

Lekei punta kendu eta oso luzeak badira bitan zatitu ditzakezu. 5 minutuz egosi eta berehala izotzez uretan hoztu. Ozpin-olioa prestatzeko, ozpina, piper beltz, gatz eta mostazarekin nahasi behar da. Hauek denak ondo nahasirik daudenean, pixkanada oliba olioa gehitu. Nahasi rabanitoak mendarekin, gehitu lekak eta bota gainetik prestatutako Ozpin-olioa.

Benetako gutixia!

Recent Posts / View All Posts

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad