Ziur gaude behin baino gehiagotan entzungo dituzula barbakoa on bat egiteko irizpideak. Esperientzia ezak edota teknika okerrek barbakoa zapuztu dezakete. Baina lasai, gure irizpideekin ez zaizu horrelakorik gertatuko!
Hementxe zenbait trikimailu!
- Barbakoa guztietan antzeko zalantzak zuertatzen zaizkigu. Zenbat haragi erosi? Nahikoa izango da? Domikon lan egiten duten harakinen hitzetan, 350g- 400g inguru nahikoa izango da pertsona bakoitzeko.
- Haragia sukaldatu baino lehen ordubete inguru epeltzea ezinbestekoa da emaitza hobezina lortzeko! Haragi mamitsua eta zaporeduna izango duzu daztatzeko!
- Sua kudeatzen ikasi:
– Parrilaren tenperatura igo behar izatekotan airea eman.
– Aldiz, tenperatura jaitsi behar izatekotan, oxigenoa kendu errautsak gehituz. Sua bakarrik utzi behar duzunean segurtasun neurri bat izan daiteke. - Bero iturri ziurra hautatu. Ikatza erabiltzea gomendatzen dizugu, iraupen luzekoa da eta etengabeko potentzia mantentzen du. Inola ere ez gasolina edo produktu kimikoak!
- Sukaldatzen hasi aurretik parrila ondo garbitu. Behar izatekotan, harizko orrazia erabili egon daitezkeen hondakinak garbitzeko.
- Barbakoa bezalako errezetetan, sukaldatzeko ordenak zeresan handia dauka. Lehenik barazkiak, ondoren arrainak, azkenik haragiak!
- Lasaitasunez hartu. Produktuek denbora behar dute bi aldetatik ondo sukaldatzeko. Saiatu produktua ahal den gutxien manipulatzen, horrela haragi mamitsuagoa lortuko duzu.
- Haragia daztatu aurretik, bi minutuz utzi.
Trikimalu guzti hauek zure kuadrila zur eta lur utziko dute! Ikatzaren errege edo erregina bihurtuko zara!