Gure hirietako kaleetan nabari da gaztainen edo eta txurroak txokolatearekin duten usain gozoa, argi koloretsuak, gabon kantak, barreak eta ume zein nagusien neguko jardunaldiak. Badatoz gabonak! Eta Domikon, gustoko ditugu egun berezi hauek…
Horregaitik, egun magiko hauetarako, zure menua prestatzeko proposamenekin gatoz. Zerbait tradizionala baina ikutu berrituekin nahi duzula? Nahi dituzu hatzak txupatzeraino jaten diren produktu gourmetak? Badakizu, zure jendearengan fidatu, guregan eta betikoengan, ez zara damutuko.
Sarrerakoak – enbutido eta pateak
Enbutidoen tabla
Ezingo litzateke afari on bat enbutido on batzuek gabe hasi. Ahoa irekitzeko paregabeak dira. Beti berdinak jartzen dituzula? Ba begira, Domikon hauek dira gustokoen ditugunak:
Txorizo iberikoa
Kalitate onekoa eta haragi gihartsuekin egina, espeziekin ontzen da. Zoragarria edozein ahotan.
Solomo iberikoa
Produktu izarra eta paregabea. Ziur asko gustatuko zaizu jakitea; ez da txorizoa bezala maneiatzen eta horrek bere zaporeari eragiten dio, oso ikutu naturala.
Saltxitxoi iberikoa
Ez, ez da urdaiazpikoa (badakigu, ez da sekula modatik pasatzen), baina saltxitxoia ere, hasierako moduan…edo edozein ordutan, derrigorrezkoa da.
Etxeko patea
Eta bustitzeko? Hegalaburraren patea, karramarroarena, ahate edo antzaranera… baita alberjiniarena ere ikutu begetarianoa eman nahi badiozu! Aukera anitza duzu eskura, Domikon edo eta etxean egina.
Dena delakoa dela, errezeta hau bezain erraza bada,primeran: Hegalabur eta antxoen patea…
Ingredientes
- Igurtzitzeko gazta
- Limoi erdi bat
- Kontserbako hegalabur lata handi 1
- Antxoak oliotan (3 xerra)
Preparación
- Limoia edalontzi batera zukutu.
- Hegalabur latari olioa kendu
- Irabiagailu ontzira bota
- Gazta gehitu (2 goilarakada)
- Gehitu goilarakada bat limoi zuku
- Antxoak gehitu
- Birrindu eta lixto! (Gustura limoia gehitu daiteke)
- Ogi xigortuekin zerbitzatu.
Eta Domikoren ikutu berezia? Ahate edo antzararen mousse-a edo baita ahatearen izter konfitatu bat ere. Gure gabonetako salmentetan lehenengo postuetan dabiltz jaki goxo hauek.
Plater nagusia. Esneko Arkumea
Gutxi dira hau bezalako plater ederrak,ezta? Domikon behinik behin hori uste dugu. Horregaitik, pasa dendatik edo deitu ezazu eta erreserbatu zeurea!
Osagaiak
- 2/4 esneko arkume, gutxi gorabehera 1.2 kilo bakoitza.
- Gatz lodia
- Baso bat ur
Prestaketa
- Labea 180º-tan berotu, goitik eta behetik.
- Bustinezko ontzi batean, bi arkume laurdenak kolokatu, saiheskiak gora begira dituelarik.
- Gatz lodiaz igurtzi
- Baso bat ur bota
- Labea prest delarik, ordubete eta 15 minututan egiten utzi.
- Denbora pasatzean, arkumeari buelta eman eta:
- Berriro gatza bota
- Ur gehiago behar badu, gehitu
- Ordubete gehiagoz erretzen utzi (gutxi gorabehera) haragiak hain bereizgarria duen kolore tostatua hartu duela ikusi arte.
- Listo! Gure gomendioa bustinezko ontzi berean zerbitzatzea da, horrela tenperatura mantenduko baitu, bere saltsa goxoan mantentzen delarik.
Azkenburukoa
Domiko gazta
Bukatzeko eta urrezko ikutu gastronomikoa emateko, proba ezazu Domiko gazta artisau eder batzuk jartzearekin (bertako ardiekin egina). Hauxe gauza ederra irasagar on batez eta intxaur batzuez lagundurik!
Goxoak
Bukatzeko turroi desberdinen nahasketa bat bakarrik faltako litzateke. Txikienen artean txokolatezkoa izango da izarra. Nagusientzat, almendraduna, yema batzuk, gogorra eta polboroiak.
Jadanik menua egina duzularik, lagun eta familiartekoekin gozatzea bakarrik falta da. Gure aldetik, gabon jatorduetako erosketak egitera etortzen zaren arte agurtzen gara. Eta noski, gustioi egun magiko hauek ahalik eta ondoen pasatzea opa dizuegu.