Urtezaharretako ohitura gastronomiko internazionalak

By 26/12/2019No Comments
Cena nochevieja

Domikon, badakigu abenduaren 31-ko Euskal Herriko ohiturak ondo baino hobeto ezagutzen dituzula, baina ba al dakizu herrialde bakoitzak egun honetarako ohitura desberdinak dituela?

Gustatuko litzaizuke ohitura hauek ezagutzea? Nork daki, agian aukerarenbat gustatu eta aurten zerbait desberdina egiteko gogoa sartuko zaizu.

Portugal

Gure bizilagun direnek, indioilarra, itsaskiak edo eta bakailaoa jateko ohitura dute. Inoiz modatik pasatzen ez direnak eta jateko orduan nahiko osasuntsuak direnak. Bitxikeri bezala, aipatu beharra dago mahatsen orduan, mahaspasak nahiago dituztela; hamabi, baina mahaspasak.

Frantzia

Mmmm… ahate edo antzara foie-gras-a, boudin blanc eta indioilar errea. Frantzia ez da atzean geratzen azkenburuko orduan,  bere ´buche de Noël´-arekin, txokolatez eginiko pasteltxoa, krema eta trufarekin. Provenza-ko zonaldean berriz, beste azkenburu bat dute, oso goxoa gainera, ¨Hamairu postre¨ izenekoa, Jesus eta bere hamabi apostoluak gogorarazten dituena.

Italia

Notte di San Silvestro. Sukaldaritzako miraria, bertako ohikoena eta tradizionalena cotechino lenticchie da, cotechino (Modenako jatorrizko enbutidoa) lekaleekin gisatua. Goxoa dirudi, ezta? Mahatsei dagokienez, ´zorteko dilistak´dituzte. Eta hitzegin dizugu Panettone tipiko mamitsuaz? Milan-eko hirian asko ikusia da.

Alemania, Polonia eta eskandinabiar herrialde batzuk

Berri ona hotzetik ekarria da, eskabetxean eginiko sardinzarren bidez eta iparraldean, izokina klasiko bat da. Herrialde hauetan oso ohikoa da egun berezi honetan barazkiak jatea, bereziki, orri berdekoak. Badakizu zergaitik? Bereziki ekonomiarekin lotzen dituztelako, horrela urte berriari osasun ekonomiko ona eskatuz. Honen adibide  dira azelgak, azak edota azaburuak, saldatan gisatuak edo eta zuzenean onduak. Azkenburu moduan, rosette edo Stollen, gabonetako Alemaniako ogi tipikoa, fruitu lehor eta mahaspasaduna; ogi honek Jesus haurtxoa pardelean bildurik irudikatzen omen du.

Herbeerak

Stroopwafels-ak klasiko bat diren arren, gabonetako izar Oliebollen-ak dira. Hauek, oliodun gozo tradizionalak dira. Ziur gaude oso goxoak direla, gehienetan fruitu edo eta mahaspasez betetzen baitira!

Grezia

Urte berriko klasikoa, Basilio ogia da. Gozo honen ezaugarri nagusia barruan dago, txanpon bat eskutatzen baitute. Eta zer gertatzen den hau tokatzen zaionarekin? Urte osoko sorte ona tokatzen zaiola. Gure errege opilaren oso antzekoa, ezta? Hemen, tipikoak dira siropedun gozoak ere, hala Nola baklava, kataifi, galaktoboureko…. Ze goxoak!

Suedia

Hemen oso ohikoa da Julmust izeneko edari ez alkoholduna (malta estraktu eta lupuluz egina). Edari hau alkoholduna balitz, Gloög izango litzateke. Eta jateko zer? Julskinka on bat (gabonetako urdaiazpikoa) eta azkenburuan, Knäck, pepparkaka (jenjibre gailetatxoak) edo eta Julgröt (arroz esnea).

Erresuma batua

Hemen, tradizioak berak jarri dio jakiari izena, Christmas pudding. Haranez eta fruitu lehorrez eginiko pudding-a da, bere zaporearekin haur zein helduak liluratzen disuena. Gurinezko brandy-a, triflea, Christmas cake edo eta yule log-a ere oso ohikoak dira.

Beraz badakizu, aurten zerbait desberdina nahi baduzu, badituzu nahiko adibide. Nork daki, agian zerbait probatu hutsarekin herrialde horretara bidaiatu dezakezu.

Eta orain bai, Domikotik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, gehien maite dituzunekin ospa ditzazula egun hauek.

Zorionak eta Urte Berri On!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad