Domikon badakigu gogoko dugula fruitu eta barazkiak jatea; kroketak, arkume txuletatxoak, txahal azpizun errea edo eta, nola ez, behi txuleta eder bat bezain beste. Izan ere, jaki mota garrantzitsuenetakoak izan arren, ez ditugu behar beste jaten. Horregaitik, jarraitu irakurtzen, erraz eta ia konturatu gabe hauek jateko truku batzuekin gatoz eta:
1. Etxetik kanpo denbora asko pasatzen baduzu…eraman zurekin!
Etxetik kanpo ordu asko pasatzen badituzu, lanagatik adibidez, onena fruitu bat edo beste eramatea da; naranjak, sagarrak, bananak edo eta mandarina batzuk adibidez, guztiak ere osasuntsu bezain jan errazak…Arratsalde erdian gose pixka bat duzula? Primeran, hartu zure fruitu zatia eta lagun ezazu infusio edo eta kafesne eder batekin, ikusiko duzu ze energia emango dizun.
Aldiz, jaki gaziak gustukoago badituzu, badaude beste aukera batzuk: azenario edo luzoker barratxo batzuk, intxaur edo urrak bezalako fruitu lehor naturalak…orduetarako nahiko proteina emango dizute
2. Gehitu barazkiak zure sandwich edo ogitartekoari
Ogitarteko on bat benetan gauza ederra da, baina tomate xerra batzuk, uraza edo rukula hostoak edo rabanitoak gehituz gero, zapore nahasketa osasuntsu eta goxoa lortuko duzu.
Ahuakatea, azken urteetako izarra, nahasketa bikaina da indioilar, oilasko edo eta urdaiazpikoarekin. Proba ezazu tostadekin gosaltzeko, osasuntsua eta benetan goxoa. Nork esan du zaintzea aspergarria dela?
3. Zure entsaladak…desberdinak!
Betiko uraza, hegaluze, tomate eta tipuladun entsalada aspergarria historiara pasa da. Gaur egun, plater koloretsuak dira, bitaminaz beteriko barazki, lekale eta zerealdunak. Entsalada berri eta goxoen bila bazabiltz, botaiozu begiratu bat gure entsaladila errusiarrari.
4. Eta pasta egiten duzunean… aldatu zure ohiturak!
Pasta gehien gustatzen zaigun jakietako bat da, bereziki gure etxeko txikienei. Horregaitik, tomatea, azenarioa edo eta tipula bezalako barazkiak gehitzea proposatzen dizugu, plater orekatuago bat lortuko duzu.
Gainera, pauso bat gehiago eman nahi baduzu, pasta ordezkatu dezakezu, barazki edo lekaleak erabiliz. Gaur egun, oso erraza da kuiatxo espagetiak edo eta txitxirio, dilista gorri edo ilarren hirinez eginiko makarroiak aurkitzea. Probatu beharra duzu, oso goxoak dira!
5. Snack osasuntsuak, patata frijituak nahi?
Pentsa dezagun gaur snack desberdin bat daztatzeko gogoa duzula, primeran! Frijitu itzazu platano, erremolatxa edo kuia xerra batzuk, zaporeen nahasketa zoragarria da.
Hala ere, oraindik osasuntsuagoa den aukera bat nahi baduzu, egin labean! Ziur gaude zuri gustatzeaz gain, txikienek ere gustuko izango dutela hain erraza den errezeta.
6. Irabiatuak nagusi!
Fruitu eta barazkien irabiatuak gustuko badituzu, zorteko zaude, oso osasuntsuak dira dituzten bitamina askori esker. Hala ere, gogoratu beti hobe dela denboraldiko fruitu eta barazkiak jatea.