Uda amaigabea barruko barbakoekin

By 26/09/2019October 18th, 2019No Comments
Parrillas interior

Zuhaitzetatik lehen hostoak erortzen hasi aurretik, Domikon parrilarekin barrukaldean ere goza daitekeela erakutsi nahi dizuegu; uda amaitzeak ez baitu esan nahi jaiak eta konpainia oneko jatorduak bukatzen direnik.

Barrukaldeko lau barbakoa mota

1. Barbakoa txikia eta elektrikoa

Egokia mahai gainean jarri eta gonbidatu bakoitzak bere erara erabili ahal izateko. Oso praktikoa izateaz gain, erabilera errazekoa da eta bere funtzio ezberdinei esker, txuleta errea edo eta wok-ean barazkiak egin ahal izango dituzu. Elektrizitate bidez berotzen da, entxufatu besterik ez da egin behar! Hori bai, lasai hartu, dexente tardatzen baitute berotzen. Baina denbora inoiz arazo izan ez bada….zeurea izan daiteke!

2. Harrizko barbakoa eta plantxa

Plantxak oso erosoak dira, harrizkoek jakia pegatzeko arriskua duten arren. Plantxak garbitzeko oso errazak dira, primerakoak alegia!

3. Tximiniko barbakoak

Hauek ez daude edozein etxetarako egokituak, baina ahal duenarentzat, gure aukera izango litzateke dudarik gabe! Tximinian barneraturik, barbakoaren grill-arekin, egongelan bertan sukaldatu dezakezu.Hauek, bero bezain goxoak dira, famili giroan nahiz maite duzun edozeinekin gozatu ahal izateko.

4. Sukaldeko barbakoa

Sukaldeko barbakoak, beti suaren ondoan daudenentzat. Grill estiloko plaka, suaren ondoan sukaldatu ahal izateko. Hozkailutik urrundu gabe, sinplea bezain erosoa! Luxu bat hau etxean izatea!

Barruko barbakoentzat 5 trikimailu

  • Oso garrantzitsua da txingarra kontrolatzea, hauekin sukaldatzen baita eta ez sugarrekin.
  • Jarri elikagaiak parrilaren gainean txingarrak txuritzean, ez lehenago.
  • Jarri eskua txingarren gainean, ukitu gabe noski, eta 7 segunduz erre gabe irauten baduzu, prest dauden seinale da.
  • Sua pazientziaz landu tenperatura egokia lortu arte.
  • Jakiei buelta behin bakarrik ematen zaie, ez mareatu oilaskoa!

Hauek izan dira uda oroitzapen onenekin amaitu eta udazkena etxeko onenarekin hasi ahal izateko truku batzuk. Gauza guztien gainetik, beti esan ohi dugun moduan, kontuz ibili, suarekin jolasten dena…

Ausartzen ahal zara udazkenari hasiera barbakoa batekin ematen?

Probatu barrukaldean ere!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad